Albisteak

Zarauzko garagardo azoka dela eta, autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek

Zarauzko garagardo azoka dela eta, autobus zerbitzu bereziak eskainiko du Lurraldebusek apirilaren 18tik 20ra. Ostegunetik larunbatera bitartean, Zestoatik Zarautzera joateko hiru zerbitzu gehituko dizkiote ohiko ordutegiari: 00.20an, 02.20an 04.20an. Zarauztik Zestoara itzultzeko, berriz, 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan izango dira autobus bereziak.