Albisteak

Zazpi izan dira azken 24 orduetan egindako frogetan atzemandako positibo kasuak

Zazpi kasu positibo atzeman ditu Osasun sailak azken 24 orduetan. Orain artekoekin batuz, guztira 40 dira Zestoako agerraldi honetan zenbatutako positibo kasuak. Agerraldiko aurreneko positiboekin harremana izan, baina, PCR frogan negatibo eman dutenetako herritar batzuk jada bigarren frogako emaitza negatiboa jasota, konfinamendua bukatuta daude.

Gaur goizean zehar ere froga gehiago egiten ari dira udalak jarritako karpan. Tartean Zestoako ikastetxetik konfinatuta daude 50 haur inguruk ere egin dute PCR froga. Erantzun negatiboa jaso ahala itzuliko dira hauek eskolara, beti ere beste senide zuzenen bat oraindik erantzuna jaso gabe ez baldin badago. Anai arreben kasuan esaterako, konfinatuta bat baino gehiago daudenean, guztien emaitza negatiboak jaso artean ezingo dira eskolara itzuli.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide