Albisteak

Zentroa hartzearen inguruko azalpenak emateko batzar irekia deitu du gazte asanbladak bihar arratsalderako

Zentroa hartzearen inguruko azalpenak emango ditu bihar arratsaldean gazte asanbladak. Arratsaldeko 19:00etan zehaztu dute hitzordua, Alonderon. Asanbladako kideek azken egunetako gertakarien berri emango dute, eta herritarren kezkak eta galderak argituko dituzte. Zestoarrei batzarrera joateko deia egin diete.

28ko batzarra, bertan behera

Azken gertakariak direla eta, Zestoako Udalak hilaren 28rako Elizondo eraikina eta gaztetxearen lekualdatzeri buruz hitz egiteko deituta zuen batzarra bertan behera gelditu dela jakinarazi du erakundeak.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide