Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hitzaldiak “Zergatik ez dute neska arabiarrek esku pilota praktikatzen?” izenburua izango du, eta bertan kirolaren, generoaren eta kulturartekotasunaren arteko harremanak aztertuko ditu. Agirrek azaldu duenez, “gure nahia arabiar jatorriko gurasoak ere gerturatzea litzateke, azken batean praktikan arabiar neskak izango baitira jardueretan parte hartuko dutenak”.
Hitzaldiaren ardatz nagusia jarduera fisikoaren onurak izango dira. Alde batetik, bizi-estilo sedentarioak etorkizunean ekar ditzakeen kalteak azalduko ditu, eta bestetik, jarduera fisikoak dakartzan abantaila fisiko, mental eta sozialak nabarmenduko ditu, bere ikerketan egindako behaketak eta ondorioak oinarri hartuta.
“Integraziorako ere asko balio du kirolak; azken finean, nahiz eta eskupilota bakarkako kirola izan, entrenamenduak taldean egiten dira”, azaldu du Agirrek. Bere ustez, kirolak harremanak sendotzeko aukera ematen du, eta, bide batez, arabiar jatorriko haurrek euskal kulturara hurbiltzeko tresna eraginkorra izan daiteke.