Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoaren hurrengo 10 urteetarako Herri Plangintza definitzeko prozesua jarri zuen azaroa bukaeran abian Zestoako Udalak. Lehen fasea abenduan amaitzekoak ziren baina urtarrilaren 15era luzatzea erabaki dute.
Fase honetan herritar guztiek dute parte hartzeko aukera, online bidez, posta elektronikoz, bilera edo elkarrizketa bidez. Online bidez parte hartu nahi dutenek galdetegi bat erantzuteko aukera dute udalaren webgunean. Galdetegi horretan, herritarrek beren iritziak eman edota ekarpenak egin ditzakete.
Herritarren iritzi eta proposamenak jaso ondoren bigarren faseari ekingo diote. Fase honetan, udal zerbitzuen eta udal aurrekontuen azterketa egin eta diagnostikoaren hasierako txostena idatziko du SIADECOk. eta 2021eko martxorako amaituta izatea aurreikusten dute.