Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Argiola, Zestoako energia berriztagarrien kooperatibak, herritarrengana gerturatzeko urrats berriak egin ditu. Proiektuan parte hartu nahi dutenentzat, parte-hartze epea zabalik dago, eta informazioa jasotzeko aukera da aste honetan zehar, Zestoako jubilatuen tabernan ireki duten bulegoan.
Gaur eta bihar izango dira bertan informazioa jasotzeko azken egunak, arratsaldeko 17:30etik aurrera egoten da zabalik. Bertan, Argiolako kideek proiektuaren inguruko azalpenak ematen dituzte eta zalantzak argitzen dituzte. Halaber, norberaren energia-faktura eta kontsumo-ohituretara egokitutako proposamen pertsonalizatuak eskaintzen dizkiete herritarrei, instalazio fotovoltaikoetan parte hartu nahi dutenei. “Helburua da jendeak argi izatea zer aukerak dituen eta bere egoerara egokitutako proposamena jasotzea”, azaldu dute Argiolatik. Oraindik bulegotik pasa ez direnei gogorarazi diete “garaiz” daudela, eta esku zabalik hartuko dituzte interesatuak.
Aurkezpenak Iraetan eta Arroa Goian
Herrigunetik harago, Argiolak aurkezpen batzarrak ere antolatu ditu. Lehen saioa Iraetan izango da, azaroaren 11n (asteartea), 19:00etan, Gure Ordeka elkartean; bigarrena, berriz, Arroa Goian, azaroaren 12an (asteazkena), 19:00etan, Herri Etxean.
Faktura tailerra azaroaren 20an
Bestalde, elkarlanean antolatutako energia-fakturari buruzko tailerra egingo dute azaroaren 20an, 18:00etan, Alondero aretoan.
Tailer horretan faktura ulertzeko gakoak azalduko dituzte eta parte-hartzaileei euren kontsumoa hobeto ezagutzeko tresnak eskainiko dizkiete.