Zestoa eta oro har, Urola Erdiko enpresak Iraurgi Berritzen Agentziaren markoan lanean

Atzo elkartu ziren Zestoako Bainuetxean Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza agentziaren markoan, Zestoako eta oro har, Urola Erdiko Enpresa sarea osatzen duten 20 enpresa ordezkari inguru.

Ekitaldiaren helburuen artean Zestoako enpresen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu honen ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren proiektu iniziatiba desberdinak ezagutaraztea (sareko enpresen eskutik), erlazio eredu honen inguruko balorazio bat egin eta dinamika desberdinetan sartzeko lan ildo posibleak antzematea aipa daitezke.

Urteetan agentziaren markoan lanean ari diren KIMU BAT, TECNICUR, DOMUSA eta ALBERDI MEKANIZATUAK-en esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Bi urte bete berri dira Zestoako Udala Iraurgi Berritzen-en dinamikara batu zela eta bide batez, Zestoako herriko eragile eta biztanleei bere baitan lantzen diren proiektu eta zerbitzuetaz baliatzeko aukera eman zaiela. Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatu eta sustatzea helburu izanik, marko honetan aurrerapausoak ematen joatea bilatzen du enpresen arteko elkarretaratze honek. Hain zuzen, lan bileraren bigarren zatian lan dinamika baten bitartez, protagonismo guztia eman zitzaien enpresei, agentziarekiko erlazio ereduaren inguruko balorazio partekatu bat egin eta aurrera begira lanean jarraitzeko aukera emango duten lan ildoak identifikatu zituztelarik bertan.

Berataratutakoen artean jasotako balorazioak oso positiboak izan ziren, zenbait ondorio ateratzeko baliagarria izan zelarik. Besteak beste, inguruko enpresa ehunaren arteko erlazioak estutzeko sareak ematen duen aukera ikustea, konfiantzazko harremanak indartzea eta elkarren artean esperientzia desberdinak partekatzearen garrantzia ere goraipatu zen. Behar konkretuen arabera eskualdeko agentziarekin gertutik lana egiteko testuinguruak ematen duen aukera ere balorean jarri zuten bertaratutako enpresek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide