Albisteak

Zestoa eta Urepele arteko senidetze proiektua aurrera eramateko lan-taldea osatzeko bilera izango da ostiralean

Proiektuak 20.000 euroko diru-laguntza jaso du ‘Ideiak 2023’ partaidetza bidezko aurrekontuen bigarren edizioan.

Datorren ostiralean, azaroak 10, Zestoa eta Urepele arteko senidetze proiektuaren aurkezpena izango da 18:00etan Alonderon. Proiektuarekin interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta bilera ireki honetara eta bertan proiektu honen inguruan lanean arituko den lan-taldea osatuko da.

Gogoratu proiektuak 20.000 euroko diru-laguntza jaso duela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluaren “Ideiak 2023” partaidetza bidezko aurrekontuen bigarren edizioan. Urte beteko epea izango da proiektua gauzatu ahal izateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide