Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak “Ideiak 2023” partaidetza bidezko aurrekontuen bigarren edizioa jarri dute martxan. Ekimenaren helburua, Bidasoako bi aldeetako biztanleak elkarrengana hurbiltzea da eta herrialde bakoitzeko biztanleen artean banatzeko 150.000 euroko aurrekontua dago.
Duela bizpahiru urte jarri ziren harremanetan Zestoako eta Urepeleko udalak. Zestoako hainbat udal ordezkari eta dantza taldeko hainbat kide bertan izan ziren herria ezagutu eta lehenengo harremanak sortzen. Zestoako herriak Urepelekin senidetzeko proiektuan parte hartu nahi du, eta horretarako, partaidetzazko aurrekontuetan aukeratua izateko bozkatzeko aukera dute herritarrek.
Bozkatzeko epea irailaren 1etik irailaren 24ra dago zabalik. Gipuzkoako 16 urtetik gorako biztanleek eta Pirinio Atlantikoetako 11 urtetik gorakoek dute bozkatzeko aukera. Herritar bakoitzak hiru proiektu desberdin bozkatu behar ditu nahitaez. Bestalde, hastear diren herriko jaietan Erdikalean mahai bat jarriko dute dantza taldeko kideek herritarrek proiektua bozkatu ahal izateko.
Bozkatu hemen.
Senidetzeaz gain, beste lau ekimen ere gauzatzeko proposamena egin dute bi udalerriek: