Zestoa eta Urepele senidetzeko proiektuaren lehen saio ofiziala egin dute gaur eguerdian Zestoako udaletxeko aretoa nagusian. Xole Aire eta Mikel Arregi alkateek senidetze hitzarmena irakurri eta sinatu dute bi herrietako hainbat ordezkariren ondoan. Saio instituzionala izanda ere oso giro herrikoi eta atsegina sortu da bertan. Aitor Salegi eta Gorka Olaizola bertsotan eta Aizpea Aristik eta Claudek kantuan, Xalbador Urepeldarra eta Uztapide Zestoarraren laguntasunaz aritu dira, izan ere, bi herriak senidetzearen oinarrian dago bi bertsolari ospetsu horien adiskidetasuna. Ekitaldia amaitzeko, soka-dantza egin dute plazan Garikoitz Mendizabalek  soinua jotzen zuelarik. Bi herriek lore sortak esakini dizkiote elkarri.

Bigarren hitzordua Urepelen bertan izango da azaroaren 26an, senidetze hitzarmena han sinatuko baitute bi herrietako ordezkariek. Udaberrian Urepele eguna ospatuko da Zestoan eta udazkenean berriz, Zestoa eguna Urepelen.