Albisteak

Zestoa Futbol taldeko bi talde kopara sailkatu dira eta beste bi igoera fasera

Zestoa Futbol Taldeko taldeak denboraldi ona egiten ari dira. Kadete eta preferente kategoriako neskak kopa jokatzeko sailkatu dira eta asteburu honetan hasiko dute ibilbidea bi taldeek. Preferentek Intxaurreren aurka jokatuko du partida, larunbatean, arratsaldeko 15:30ean, Iraetan. Kadeteek, berriz, Amaikak Bat taldea izango dute aurkari, larunbatean, goizeko 11:00etan, Iraetan.

Bestalde, jubenil eta kadete mailako mutilen taldeak igoera fasea jokatzen ari dira. Joan den astean jokatu zituzten lehen partidak eta asteburu honetan, bigarren hitzorduak izango dituzte: jubenilek Legokoak taldearen aurka jokatuko dute, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan Iraetan eta kadeteek, Touringen aurka, igandean, eguerdiko 13:15ean, Fanderian.

Hemen Zestoa Futbol Taldeko talde guztien asteburuko partidak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide