Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak “herritarrengandik ahalik eta gertuen egoteko” sortutako komunikazio estrategia planaren barruan, “Zestoa Geuk Egina” aplikazioa jarri zuen martxan duela hilabete batzuk.
Aplikazioa mugikorrean instalatu dezakete herritarrek eta besteak beste, zestoarrek kalean ikus ditzaketen edozein intzidentziaren berri udalari zuzenean helarazteko balioko du. Horrez gain, erakundeak argitaratzen dituen oharren, albisteen eta bestelako informazioaren berri ere badute erabiltzaileek. App-a deskargatzeko hainbat aukera daude, baina gomendagarriena Google Play eta App Store-etik zuzenean doan deskargatzea da.