Albisteak

Zestoa Oñatiren aurka lehiatuko da esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan

Maiatzaren 21ean eta 28an Zestoako pilotariak Oñatikoen aurka lehiatuko dira. Final zortzirenetan sartuko da Zestoako taldea Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Zozketaren ondorioz final hamaseirenetako kanporaketa saihestu du Zestoako taldeak.

Txapelketaren aurkezpena eta kanporaketen zozketa asteazken arratsaldean izan da Donostian. Bertan Gipuzkoako hainbat herrietako ordezkariak izan dira, baita Zestoakoak ere, alboko argazkian ikus daitekeen moduan. Zestoako taldean parte hartuko duten pilotariak datozen asteetan aurkeztuko dituzte.

Kanporaketako lehen partida Zestoan jokatuko da maiatzaren 21ean, eta itzulerakoa maiatzaren 28an Oñatin. Azpiko argazkian ikus ditzakezue kanporaketa guztiak.

 

 

 

 

 

Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide