Albisteak

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, bi ibilbide egingo dituzte datozen asteetan

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan bi ibilbide desberdin egiteko aukera izango da datozen asteetan.
Lehenengoa hilaren 12an izango da, eta herrian zehar ibilbide motza egingo dute. Parte-hartzaileak 10:35ean elkartuko dira kiroldegiaren aurrean, eta handik abiatuta honako ibilbidea egingo dute: Ekainberriko aparkalekua, trenbideko zubia, Lau Iturri eta kiroldegia. Antolatzaileek adierazi dutenez, gurpil aulkian ere egin daitekeen ibilaldia izango da biharkoa, eta ondoren hamaiketakoa eskainiko dute.

Hurrengo hitzordua martxoaren 18rako jarri dute. Egun horretan, parte-hartzaileek bi ibilbide luzeren artean aukeratu ahal izango dute. 8:20an autobus geltokian elkartuko dira, eta bi ibilbideak Txibuan hasi eta amaituko dituzte.
Ibilbide motzena 7,7 kilometrokoa izango da, 60 metroko desnibelarekin, eta honako ibilbidea egingo dute: Txibua, Bekola, Erretzabal eta Txibua.
Bestea luzeagoa izango da: 9,8 kilometrokoa eta 300 metroko desnibelarekin. Kasu honetan, Txibua, Bekola, Urdaneta eta Txibua izango da egingo duten ibilbidea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide