Albisteak

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren ikasturte amaierako ibilaldia egingo dute ekainaren 8an

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren ikasturte amaierako ibilaldia egingo dute datorren ekainaren 8an. Debatik Mutrikura joango dira oinez, eta ondoren mokadutxoa egingo dute. Ibilbidea egin ezin dutenentzat beste jarduera bat prestatu dute. Ibilaldiaren ondoren, bazkaria egingo dute Ondarroako jatetxe batean, eta arratsaldeko 19:00ak inguruan itzuliko dira herrira.

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, ekainaren 2a baino lehen kiroldegian edo 943 147 942 telefono zenbakian. Ibilaldiaren prezioa 25 eurokoa izango da, bazkaria barne; autobusa Udalak jarriko du.

Aurtengo ikasturtean 23 ibilbide egin dituzte egitasmoaren baitan, eta antolatzaileek herritarren parte hartzea “oso positiboa” izan dela nabarmendu dute. Bataz beste, 40 pertsonek hartu dute parte saioetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide