Zestoa Zuretzat merkatari elkarteko arropa eta oinetako dendak herritarrei zuzendu zaizkie

Pandemia egoerak eraginda, hilabete gorabeheratsuak bizi ditugu guztiok, baina herriko merkatariok lanean jarraitzen dugu, lehen, orain eta bihar herritarrak zaindu eta asebetetzeko asmoz.
Konfinamendua amaitu ostean herriko saltoki askok ateak irekita mantentzeko zailtasunak izan ditugun arren, herritar leial guztiei esker pixkanaka egunerokotasunari aurre egiten ari gara eta udan ere herritarrekin bertatik bertara zerbitzua ematen izango gara merkatariok.
Zestoan Merkatari Elkartea herriko 17 dendak osatzen dute eta bost sektoretan banatuta dago:

  1. Janari dendak
  2. Arropa eta oinetakoak
  3. Ileapaindegiak eta estetika
  4. Teknologia, liburu, paper denda
  5. Etxerako osagarriak

Gaurkoan, ‘Arropa eta oinetako’ sektora osatzen duten Egañazpi, Iraola, Lili eta Mairik konfinamendu ostean izan duten pertzepzioa ekarri dugu gurera. Nola erantzun dute herritarrek? Egin klik bideoan jakiteko.




Zestoan, uste baino gehiago. Eskerrik asko hemen erosteagatik!

Hemen dituzue abuztuan ‘Arropa eta oinetako’ sektoreko merkatariek izango dituzten ordutegiak:
Egañazpi eta Iraolak urte guztiko ordutegia mantenduko dute.

Egañazpi
Astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez: 9:30etatik 13:00etara eta 17:00tatik 20:00etara.
Larunbatak goizez: 9:30etatik 13:00etara.
Iraola
Astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez: 9:30etatik 13:00etara eta 17:00tatik 20:30era.
Larunbatak goizez: 9:30etatik 13:00etara.

Lili

Larunbatetan goizeko zerbitzua luzatuko du.
Astelehenetik ostiralera goiz eta arratsaldez: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00tatik 20:30era.
Larunbatak goizez: 9:30etatik 13:30era.

Mairi

Goizez emango du zerbitzua
Astelehenetik larunbatera: 9:30etatik 13:30era.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide