Zestoa Zuretzat merkatari elkarteko ‘Etxerako osagarriak’ sektorea herritarrei zuzendu zaie
— 2020-08-14
Pandemia egoerak eraginda, hilabete gorabeheratsuak bizi ditugu guztiok, baina herriko merkatariok lanean jarraitzen dugu, lehen, orain eta bihar herritarrak zaindu eta asebetetzeko asmoz.
Konfinamendua amaitu ostean herriko saltoki askok ateak irekita mantentzeko zailtasunak izan ditugun arren, herritar leial guztiei esker pixkanaka egunerokotasunari aurre egiten ari gara eta udan ere herritarrekin bertatik bertara zerbitzua ematen izango gara merkatariok.
Zestoan Merkatari Elkartea herriko 17 dendak osatzen dute eta bost sektoretan banatuta dago:
- Janari dendak
- Arropa eta oinetakoak
- Ileapaindegiak eta estetika
- Teknologia, liburu, paper denda
- Etxerako osagarriak
Gaurkoan, ‘Etxerako osagarriak’ sektorea osatzen duten Onenak eta Ugartek konfinamendu ostean izan duten pertzepzioa ekarri dugu gurera. Nola erantzun dute herritarrek? Egin klik bideoan jakiteko.
Zestoan, uste baino gehiago. Eskerrik asko hemen erosteagatik!
Hemen dituzue abuztuan ‘Etxerako osagarriak’ sektoreko merkatariek izango dituzten ordutegiak:
Egin zaitez bazkide