Zestoa Zuretzat merkatari elkarteko ileapaindegi eta estetika zentroak herritarrei zuzendu zaizkie
— 2020-08-21Pandemia egoerak eraginda, hilabete gorabeheratsuak bizi ditugu guztiok, baina herriko merkatariok lanean jarraitzen dugu, lehen, orain eta bihar herritarrak zaindu eta asebetetzeko asmoz.
Konfinamendua amaitu ostean herriko saltoki askok ateak irekita mantentzeko zailtasunak izan ditugun arren, herritar leial guztiei esker pixkanaka egunerokotasunari aurre egiten ari gara eta udan ere herritarrekin bertatik bertara zerbitzua ematen izango gara merkatariok.
Zestoan Merkatari Elkartea herriko 17 dendak osatzen dute eta bost sektoretan banatuta dago:
- Janari dendak
- Arropa eta oinetakoak
- Ileapaindegiak eta estetika
- Teknologia, liburu, paper denda
- Etxerako osagarriak
Gaur, ‘Ileapaindegiak eta estetika’ sektorea osatzen duten Karmele, Koro eta Mamenek herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie.
Zestoan, uste baino gehiago. Eskerrik asko hemen erosteagatik!
Hemen dituzue abuztuan ‘Ileapaindegiak eta estetika’ sektoreko merkatariek izango dituzten ordutegiak: