Zestoa Zuretzat merkatari elkarteko janari dendak herritarrei zuzendu zaizkie
— 2020-09-04Pandemia egoerak eraginda, hilabete gorabeheratsuak bizi ditugu guztiok, baina herriko merkatariok lanean jarraitzen dugu, lehen, orain eta bihar herritarrak zaindu eta asebetetzeko asmoz.
Konfinamendua amaitu ostean herriko saltoki askok ateak irekita mantentzeko zailtasunak izan ditugun arren, herritar leial guztiei esker pixkanaka egunerokotasunari aurre egiten ari gara eta udan ere herritarrekin bertatik bertara zerbitzua ematen izango gara merkatariok.
Zestoan Merkatari Elkartea herriko 17 dendak osatzen dute eta bost sektoretan banatuta dago:
- Janari dendak
- Arropa eta oinetakoak
- Ileapaindegiak eta estetika
- Teknologia, liburu, paper denda
- Etxerako osagarriak
Nola bizi izan dituzte konfinamendua eta konfinamendu osteko momentuak ‘Janari dendak’ sektorea osatzen duten Erolza, Miantxa, Patxi Otxua, Unide eta Uzkudunek? Nola erantzun dute herritarrek? Egin klik bideoan jakiteko.
Zestoan, uste baino gehiago. Eskerrik asko hemen erosteagatik!