Zestoa Zuretzat merkatari elkarteko teknologia, liburu eta paper dendak herritarrei zuzendu zaizkie

Pandemia egoerak eraginda, hilabete gorabeheratsuak bizi ditugu guztiok, baina herriko merkatariok lanean jarraitzen dugu, lehen, orain eta bihar herritarrak zaindu eta asebetetzeko asmoz.

Konfinamendua amaitu ostean herriko saltoki askok ateak irekita mantentzeko zailtasunak izan ditugun arren, herritar leial guztiei esker pixkanaka egunerokotasunari aurre egiten ari gara eta udan ere herritarrekin bertatik bertara zerbitzua ematen izango gara merkatariok.
Zestoan Merkatari Elkartea herriko 17 dendak osatzen dute eta bost sektoretan banatuta dago:

  1. Janari dendak
  2. Arropa eta oinetakoak
  3. Ileapaindegiak eta estetika
  4. Teknologia, liburu, paper denda
  5. Etxerako osagarriak

Gaurkoan, ‘Teknologia, liburu, paper denda’ sektorea osatzen duten Potxolo, Soinu eta ZBITT dendek konfinamendu ostean izan duten pertzepzioa ekarri dugu gurera. Nola erantzun dute herritarrek? Egin klik bideoan jakiteko.

Zestoan, uste baino gehiago. Eskerrik asko hemen erosteagatik!

Hemen dituzue abuztuan ‘Teknologia, liburu, paper denda’ sektoreko merkatariek izango dituzten ordutegiak:

Potxolo: Goizez eskaniko du zerbitzua
Astelehenetik igandera 8:30etik 13:00tera
Soinu: Goizez eskainiko du zerbitzua
Astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00era
Zbitt: Goizez eskainiko du zerbitzua
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00era



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide