Albisteak

Zestoako AEK euskaltegiak 23. Korrika herrigunetik pasatzen den egunerako egitaraua jakinarazi du

Zestoara martxoaren 20an, goizaldeko 04:00ak inguruan, iritsiko da 23.Korrika. Bezperatik hasiko dira herria girotzen, 16:00etan Eskolakoak Korrika txikia egingo dute Arteaga auzunetik abiatuta. Onodren, 17:00etan, plazan, tailerrak, egingo dira Ekain Guraso Elkartearen eskutik. Amaieran, argazkia aterako da.

Goizaldeko 3:38an Zestoako lurretan sartuko da 23. Korrika Aizarnazabal aldetik. Portale Kulturgunea irekita egongo da Korrika igarotzen den bitartean, eta korrika egin ondoren, sabela berotu nahi duenak txokolate beroa hartzeko aukera izango du.

Zestoako kilometroen banaketa hurrengoa izango da:

1433 Km – 03:38 (Forjas parean) Zestoako merkatari elkartea

1434 Km – 03:42 (Amilibia baserri parean) Udaleko langileak eta Zestoako futbol taldea

1435 Km – 03:48 (Iraeta parean) Iraeta Denon artean eta Zestoako EH Bildu

1436 Km – 03:53 (harrobi parean) Bakun Itzulpenak eta Ezkaizto Arroa Beheko auzo elkartea

1437 Km – 03:57 (herri sarreran) Zestoako Herri Eskola eta Ekain Guraso Elkartea

1438 Km – 04:00 (liburutegi parean) San Juan Fundazioa

1439Km – 04:03 (Ertxiñondo parean, berriro errepidera) Portale Kultur Elkartea eta Ertxiña Musika Eskola

1440 Km – 04:05 (Arocena parean) Itxaropena Dantza taldea eta Abantzu Pilota Elkartea

1441 Km – 04:09 (Bainuetxe parean) Zestoako Udala eta Danbolinzulo Kultur Elkartea

1442 Km – 04: 16 (Alberdingua parean) Arroa Goiko Herri Etxea, auzo elkartea, AEK…

1443 Km – 04:24 (Lasao sarrera baino lehentxeago) Lasaoko auzo elkartea

1444 Km – 04:27 (Larrarberri bidegurutzean) Zestoako EAJ, Gaztetxia Zentrora

1445Km – 04:32 (Danonako biribilgunean) Fell My Way kooperatiba




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide