Zestoako alebin mutilek Gabonetako Txapelketako Kopa irabazi dute

Zestoako alebin mutilek Gabonetako Txapelketako Kopa eskuratu dute. Txapelketa atzo, hilaren 29an, jokatu zen Zumaian.

Real Unión taldea 5-0 garaitu zuten, Zarautz B taldearekin 0-0 berdindu zuten, eta Zarautz A taldearen aurka 0-1 galdu zuten. Finalerdietan etxeko taldea, Zumaiako, mendean hartu zuten 0-1eko emaitzarekin. Emaitza horiei esker, Kopako txapeldun izendatu ziren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide