Albisteak
Zestoako EH Bilduk ohar bat publikatu du Udal Gobernuak zenbait tasa igotzea onartu ondoren
— 2015-11-06Zestoako EH Bilduk ohar bat publikatu du, azken egunetan Udalak zenbait tasa igotzea onartu ondoren. Honakoa da koalizioak kaleratu duen oharra:
Udal Gobernuak zenbait tasa igotzea onartu berri duela-eta, gure desadostasuna agertu nahi dugu. Gure ustez, aurreko urteetan egin bezala, aurten ere tasak izoztea izango litzateke erabaki zuzenena.
Izan ere, zenbaitek sortutako krisiak eragindako langabeziak hainbat herritar egoera larrian utzi ditu. Hori hala, iruditzen zaigu Udalak erraz onar zezakeela bere gain 2016ko tasak izoztea.
Modu berezian kritikatu nahi dugu zaborren tasa %10 igo izana. Egungo bilketa sistemak emaitza oso onak ematen ditu; mankomunitateko kide diren herrien artean Zestoa da emaitza onenak ematen ari dena. Herritarrak ondo egiten aritzea zigortzea dela ulertu daiteke tasaren igoera, edo aitzakia perfektua izan liteke Udal Gobernuarentzat berriro edukiontzien sistemara itzultzeko tentaldian erortzeko. Gure ustez, egungo bilketa sistema are gehiago doitu eta hobetu daiteke, eta gure proposamena mahai gainean jarri bagenien ere, besterik gabe, tasak igotzea izan da Udal Gobernuaren erantzuna.
Egin zaitez bazkide