Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Pasa den igandean, urriaren 19an, Zestoako hainbat emakumek parte hartu zuten Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen* Ibilaldian. Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu zuten ekimena, Foru Aldundiaren babesarekin.
Errenterian elkartu ziren parte-hartzaileak goizeko 9:00etan, eta handik abiatuta 12 kilometroko ibilbidea egin zuten elkarrekin, 330 metroko desnibelarekin. Antolatzaileek azaldu bezala, ibilbidea maila eta erritmo guztietara egokitua izan zen, eta bertan emakume askok mendia ere beraiena dela aldarrikatu zuten, ahots bateratuan.
Ibilaldia amaitutakoan, mokadutxo baten bueltan elkartu ziren emakumeak, eta inguruko herrietako parte-hartzaileak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta egun berezia giro paregabean bizitzeko aukera izan zuten.