Albisteak
Zestoako Errota industrialdean isurketa kutsakorra salatu du Eguzki talde ekologistak
— 2020-08-13Urola ibaian isurketa kutsakorra salatu du Eguzki talde ekologistak, Zestoako Errota industrialdean. Atzo arratsaldean, abuztuak 12, Eguzki taldeko kideetako batek orban zurixka nabarmen bat ikusi zuen Urola ibaian, Errota industrialde ondotik pasatzerakoan. 112ra deitu eta isurketa kutsakor baten berri eman zuela jakinarazi du Eguzkik. Ura agentziako ikuskatzaile bat bertaratu, laginak hartu eta isurketaren iturburua bilatzen aritu zen. Eguzki taldeak adierazi duenez, ez da puntu horretan antzeko isurketa bat gertatzen den lehen aldia.
Eguzki talde ekologistaren arabera, ohikoa izaten da abuztuan isurketak salatu behar izatea. “Enpresa batzuek oporraldia aprobetxatzen dute garbiketa egiteko”, adierazi du taldeak. Gainera, uda garaian ibaiek eta errekek normalean baino ur gutxiago eramaten dute eta isurketak ikusgarriagoak izaten dira. Azken asteetan, Mutrikun, Ondarroan, Iruña Okan eta Zestoan izandako isurketak salatu behar izan du Eguzki taldeak. Gernikako isurketa baten berri ere iritsi zaie.
Hona emen Eguzki talde ekologistak Zestoako Errota industrialdean salatutako isurketaren bideoa:
Egin zaitez bazkide