Albisteak

Zestoa Futbol Taldeak klubaren eguna ospatuko du lehen aldiz larunbatean

Zestoa Futbol Taldeak klubaren eguna antolatu du lehen aldiz larunbaterako, maiatzaren 31rako. Denboraldia amaituta, urte guztian zehar egindako lana ospatu nahi dute egun berezi honen bidez.

Iraetako futbol zelaian izango da egun osoko egitarau zabala eta goizeko 11:00etan emango zaio hasiera haur eta gaztetxoentzako ekintzekin. 12:20ak arte, puzgarriak, giza futbolina, giza bilarra, puntuazio-porteria eta bestelako jolasak izango dira. Ondoren, 12:30ean, denboraldiko emaitzen berri emateaz gain, klubaren baitan lanean aritu diren guztiei aitortza egiteko ekitalditxoa egingo da.

Jarraian, puzgarriak eta jolasak 13:00etatik 19:00etara bitartean egongo dira martxan. Egun osoan zehar musika, janaria eta edaria egongo dira eskuragarri.

Klubeko zuzendaritzak herritar guztiak animatu ditu festan parte hartzera, azpimarratuz “egun hau denen artean ospatzekoa” dela eta helburua “klubaren eguna urtero errepikatuko den ohitura bilakatzea” dela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide