Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Urtarrilaren 19an, Artzain Onaren Katedralean aurrean egindako agerraldia
Epaiak Zestoako Gaztetxea berehala uztea agintzen du, eta 70,000 euroko isun arriskuan daudela adierazi dute ZGAko kideek. Azken komunikatuaren bitartez Gaztetxearen alde borroka jarraitzeko asmoa berretsi dute.
Testuan, bi erakundeek azpimarratu dute utzarazpenari aurre egiteko erabakia hartu dutela, eta elkartasunerako deia egin dute. Datorren astelehen eguerdiko 12:00etan Donostiako Gotzaindegian, orain arte bildutako apostasia eskaera guztien entrega egingo dute. Ondoren, hurrengo pausuak zeintzuk izango diren jakinarazteko prentsaurrekoa egingo dute bertan.