Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) egitarau zabala antolatu du gaztetxean faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurkako mobilizazio nazionalaren harira. Ekitaldia larunbatean, urtarrilak 24an, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, gaztetxearen irekierarekin.
Ondoren, 19:30ean, afari-merienda eta galdera-jolasa egingo dira, giro parte-hartzailea sustatzeko helburuarekin. Jardunaldia borobiltzeko, kontzertuak izango dira: ILTZE eta JIPOITUAK taldeek zuzenean joko dute.
Egitasmo honekin, Zestoako GKS-k Urtarrilaren 31n Bilbon egingo den mobilizaziora deitu nahi du, «Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka» lelopean.