Albisteak

Zestoako ikastetxean izandako puskaketa eta lapurretak salatu ditu Udalak

Duela egun batzuk Zestoako ikastetxean izandako puskaketak salatu nahi ditu Udalak ondorengo irudiak argitaratuz. Udalaren esanetan ez da aurreneko aldia eskolan puskaketak izan direla, zoritxarrez errepikatzen den egoera batekin aurkitu dira beste behin ere. Baina oraingoan, “marra gorria” pasa dutela gaineratu du, izan ere, biltokiko atea puskatu eta lapurreta ere egin dute. Egoera honen aurrean, ez dute Ertzainetara salaketa jartzera joan beste aukerarik izan eta arren eskatzen diete, eskola itxita dagoen garaian, beraien seme alabak han jolasten dutela jakitun diren gurasoei, hitz egin dezatela gaztetxoekin eta ardura denona, herritar guztiona dela, azpimarra diezaietela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide