Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoako jubilatu eta pentsiodunek egunpasa antolatu dute hilaren 22rako. Irteera Kantabriako Santillana del Mar herrira izango da, eta dagoeneko eman daiteke izena.
Autobusa goizeko 8:00etan abiatuko da, eta herritik bisita gidatua egingo dute goizean zehar. Posada Camino Altamira jatetxean bazkalduko dute eta honako izango da menua: entsalada mistoa eta menestra, bakailaoa edo txerri masaila, natilla, kafea, ura eta ardoa.
Izena emateko epea apirilaren 17ra arte egongo da zabalik. Hala ere, autobusa lehenago betetzen bada, izen-ematea itxi egingo da. Prezioari dagokionez, bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 55 euro.