Albisteak

Zestoako Mugimendu Feministak erasoen aurkako jarraibideak jarri ditu herriko tabernetan

Herriko festen atarian, hainbat eragile lanean ari dira jaiak prestatzen, eta horien artean dago Zestoako Mugimendu Feminista ere. Izan ere, herritar asko jada ohartuko ziren bezala, eraso matxista, arrazista eta LGTBIfobikoen aurrean nola jokatu jakiteko jarraibideak zabaldu dituzte herriko tabernetan. Jarraibide horiek taberna guztietan jarrita daude.

Taldeko kideen esanetan, “tabernetako barra barruan lanean ari direnez gain, kanpoan gaudenok ere adi egon behar dugu zerbait ikusi edo susmoren bat edukiz gero”. Horrez gain, tabernetan laguntza-telefonoekin txartelak ere jarri dituzte eskuragarri.
Azkenik, taldekideek nabarmendu dute “Zestoa herri konprometitua dela, eraso matxista, arrazista eta LGTBIfobikoen aurka”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide