Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Mugimendu Feministak helarazi digun komunikatu honen bidez jakinarazi duenez, datorren astean hainbat pertsona epaituko dituzte Donostiako epaitegian. Talde feministaren hitzetan, epaiketa honen muina elkartasunarekin lotutako gertakarietan dago.
Talde feministak azaldu duenez, 2018an abiatu zen auzi judiziala, herriko gizon batek jarritako salaketaren ondorioz, eta zazpi urte igaro ondoren iritsi da epaiketara. Haien arabera, epaiketara iritsiko diren pertsonen artean dago salaketa jarri zuen gizonaren bikotekide ohia, eta baita emakume horri babesa eman zioten beste hainbat herritar ere. Talde feministak zabaldu duen informazioaren arabera, akusazioak eta fiskaltzak espetxe-zigorrak eskatu dituzte auzipetuentzat.
Egoera honen harira, Zestoako Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du iganderako, 13:00etan, Zestoako plazan, herritarrei egoeraren berri emateko eta babesa adierazteko asmoz. Era berean, datorren asterako mobilizazioak deitu dituzte Donostian ere, epaiketaren egunetan zehar, epaitegiaren aurrean.