Albisteak

Zestoako Musika Bandak eta Herri Eskolako haurrek kontzertu didaktikoa eskainiko dute ostiralean

Zestoako Musika Bandak eta Herri Eskolako haurrek kontzertu didaktiko eskainiko dute datorren ostiralean, hilak 22, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herria plazan. Guztira, bost obra interpretatuko dituzte eta bakoitza koreografia eta antzezlan txikien bitartez aurkeztuko dute publikoaren interakzioa bilatuz.

Ondorengoak dira interpretatuko dituzten obrak:

A tribute to Benny Goodman – R. Defoort / Adur Barroso klarinete solista
Cuadros de una Exposicion (Promenade, Kiefko ate haundia eta txitoen baleta) – M. Moussorgsky (arr. Jim Curnow)
“Carmen” opera (Pasodoblea, guardia aldaketa, gutun ematea eta toreroen aurkezpena) – G. Bizet
Los Planetas (Jupiter) – G. Holst (arr. J. de Meij)
Don’t Stop Me Now – Queen (arr. Paul Murtha)

Ikusi joan den urteko kontzertuko bideoa: