Albisteak

Zestoako Musika Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du larunbat honetan

Urtero legez, Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du Zestoako Musika Bandak datorren larunbatean azaroak 23, arratsaldeko 20:00etan hasita, Udaletxe azpian. 19:00etan, herriko kaleak alaituko dituzte kalejiran, Erdikaletik hasita. Aurtengo kontzertua azken urteetan bandan erreferente izan direnei eskainiko dietela azaldu dute bandako kideek.

Hemen duzue kontzertuko abestien zerrenda:

Iñaki Alberdi (martxa) – Txomin Mujika
First Suite in Eb for Military Band (Chacone) – Gustav Holst
The Tempest – Robert W. Smith
Into the Storm – Robert W. Smith
Persis – James L. Hosay
7 Inch Framed – Dirk Brossé
Iñaki Alberdi (Habanera) – Juan C. Irizar

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide