Albisteak

Zestoako Musika Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du larunbatean

Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du Zestoako Musika Bandak, larunbaten, arratsaldeko 20:00etan hasita, udaletxe azpian. Pop-Rock doinuak izango dira nagusi emanaldian eta Beñat Etxabek egingo ditu zuzendari lanak. Aurrez, arratsaldeko 19:00etan, eguraldiak laguntzen badu, Kalejira egingo dute.
Hemen kontzertuko egitaraua:
-Welcome to the Jungle –
-Guns & Roses(mold. Paul Murtha)
-The Best of Bryan Adams – Bryam Adams(mold. Wolfgag Wössner)
-One Direction in Concert – One Direction(mold. Michael Brown)
-La Gota Fria – Carlos Vives (mold. VictorianoValencia)
-Take on Me – A Ha (mold. Paul Murtha)
-Bruno Mars on tour – Bruno Mars (mold.Patrick Roszell)
-Firework – Katy Perry (mold.Michael Brown)
-It´s My Live – Bon Jovi (mold.Frank Benaerts)
-Party Dance Mix – (mold. Paul Murtha)Zuzendaria : Beñat Etxabe Merino




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide