Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Pentsiodun eta Jubilatuen Elkartean datorren larunbatean Donostian egingo den pentsio duin eta eguneratuen aldeko manifestaziora joateko deialdia egin du. Hitzordua arratsaldeko 16:30ean izango da.
Zestoatik Donostiara joateko autobusa egongo da. Elkarteko kideek azaldu dute antolaketa errazteko gaurko izena ematea komeni dela, jubilatuen bulegoan 11:00etatik 12:00etara edo 669 659 642 telefonoan. Autobusa 5 euro ordaindu beharko da.