Albisteak

Zestoako pentsiodunek zerbitzu publikoen eta pentsio duinen aldeko borrokari ekin diote berriro

Zestoako Pentsionistak Martxan taldeak gaur ekin dio berriz urteko ekitaldiari, astelehenetako 12:00etan Euskal Herria Plazan egin ohi duen topaketarekin jarraituz. Kolektiboak pentsiodunentzako hobekuntzak bilatzen jarraitzen du, zerbitzu publikoen defentsan arreta berezia jarriz, eta Osakidetza da kezka iturri nagusietako bat. Pentsiodunen borrokak osasun-arreta publiko eta kalitatezkoa eskatzeak du ardatz, kide guztien ongizatearen inguruan taldeak dituen kezkak islatuz.

Xanti Ugarte, taldearen bozeramaileak azaldu digunez, ostegunetik aurrera Euskal Herri mailako sinadura bilketara batuko dira. Izan ere, irailaren 26an, Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak, herri ekimen legegile bat (HEL) jarriko du martxan. Gutxieneko pentsioak, gutxieneko soldataraino irits daitezen, Eusko Legebiltzarrak araudi propioa eztabaida eta onartzea da helburua. Herri ekimen legegile onartzen bada, 10.000 sinadura bildu beharko dituzte otsaila baino lehen, ILP formalizatzeko.

Taldearekin harremanetan jartzeko eta helburu horiek babesteko, astelehenetan Euskal Herria Plazan egin ohi den topaketara gerturatzeko deia egin du herriko Pentsionistak martxan taldeak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide