Albisteak

Zestoako Pentsionistak Martxan asteleheneroko 12:00etako elkarretaratzeari ekin diote berriro

Zestoako Pentsionistak Martxan taldeak ikasturteari hasiera eman dio eta aurten hiru norabide nagusitan jarraituko dute lanean: gutxieneko pentsioen aldeko aldarrikapena, Osakidetzako plataformekin elkarlana eta herriko Zaharren Zaintza proiektuari bultzada ematea.

Jada hasi dira astelehenero eguerdiko 12:00etan Osakidetzaren aurrean elkartzen, eta gonbidapena luzatzen diete herritar guztiei deialdi horietan parte hartzera, indarrak batzeko eta aldarrikapenei ahotsa emateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide