Albisteak

Zestoako Pentsionistak Martxan taldeak anbulategiko egorea salatu du

Asteak dira Zestoako Anbulategia arreta egoki bat eskaintzeko zailtasunak dituela. Egoera honek kezka sortu du eta herritarrak ez ezik, bertako langileak ere euren osasunagatik larrituak daudela erakutsi dute.

Azken egunetan herritarren artean idatzi bat zabaldu da,  Zestoako Anbulategiko egoera tamalgarria salatzen duena. Honi esker, herritar askok kexa aurekestu diote Osakidetzari. Hori dela eta Zestoako Pentsionistak Martxan taldeak, asteleheneroko elkarretaratzean egindako batzarrean hainbat erabaki hartu dituzte.

Alde batetik, sareetan idatzia martxan jarri zuen herritarra zordiondu nahi dute. Bestetik, datozen egunetan egoerari jarraipena egingo diotela adierazi dute. Azkenik, gabon eta urte hasierako festak pasa ondoren urtarrilaren 8ko asteleheneko elkarretaratzean, aldaketarik izan ez bada, neurriak hartzea erabaki dute.  Elkarretaratze handi bat antolatzea edota Anbulategi aurrean edo manifestazio bat.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide