Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gernika-Palestina ekinaldi herritarrak biharko, larunbaterako, Donostian deitu duen manifestazioarekin bat egin du Udal gobernuak. Honela dio:
Ezin dugu isilik geratu Israel Gazan egiten ari den sarraskiaren aurrean. Zestoa 2009tik senidetuta dago Zisjordaniako Bir Zeit herriarekin, eta gure babesa eskaini nahi diogu beste behin ere bortizkeria jasaten ari den palestinar herriari, bereziki Gazako biztanleei. Manifestazioa Antiguako tuneletik abiatuko da larunbatean arratsaldeko 17:30ean, “Gazako sarraskia gelditu! Konponbide politikoa orain! Palestinarekin elkartasuna” lelopean.
Amaitzeko, Udal gobernuak deia zabaltzen die zestoar guztiei bertaratu eta ekitaldian parte hartzera.