Albisteak

Zestoako Udal Liburutegiak ordenagailuen erabilerari buruzko irizpide berriak ezarri ditu

Ikasturte hasierarekin batera, Zestoako Udal Liburutegiak bertako ordenagailuen erabileraren inguruko arauak berritu ditu. Arduradunen hitzetan, “ordenagailuak eta Interneta herritar guztien eskura egon behar duten baliabideak dira, eta liburutegiaren egitekoa ere bada ate hori denei zabaltzea”. Hala ere, haur eta gaztetxoen kasuan, erabilera egokia bermatzeko gurasoen eta tutoreen laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute.

Azken hilabeteetan gero eta haur txikiagoak gerturatu dira liburutegiko ordenagailuetara, eta horrek irizpide batzuk zehazteko beharra ekarri du. Horren harira, liburutegiak gurasoei dei egin die 7 eta 14 urte arteko seme-alabekin ordenagailuen erabileraren inguruan hitz egin dezaten.

Ezarritako arau nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

· 10 urtez azpiko haurrek heldu baten laguntzarekin baino ezin izango dute ordenagailua erabili.
· 10 eta 14 urte bitartekoek gurasoen edo tutorearen baimena beharko dute, eta baimen hori liburutegian sinatu beharko da.
· Ordenagailuak lanerako tresnak direla gogorarazi dute, eta lan akademikoak egiteko erabiltzen dituenak izango du lehentasuna.
· Ez da onartuko online jolasetan aritzea; instalatutako jokoetan ibiltzekotan, gehienez 30 minutuko denbora izango dute.

Liburutegiak azaldu du neurri hauen helburua ez dela erabilera mugatzea, baizik eta haurrek tresna horien erabilera arduratsua eta hezigarria egitea bultzatzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide