Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ez da aurreneko aldia eta azkenaldian gure osasun sistemaren kudeaketa txarraren ondorioz gure lehen arreta zerbitzua egoera jasan ezinean aurkitzen da.
Esan beharrik ez dago osasun sistema on batean lehen arreta zerbitzua egoeraonean kudeatzeak daukan garrantzia zenbaterainokoa den. Are gehiago, gure gizarteak azken hamarkadetan izan duen bataz bestekoaren etengabeko zahartzea eta gero. Izan ere, gizartearen bilakaera honek lehen arreta zerbitzuaren indartze bat ezinbestekoa egiten duenean alderantzizkoa gertatzen ari da, hau da, gero eta baliabide gutxiago lehen arretarako.
Egoera honek benetan larriak diren bi ondorio dakartza: batetik erabiltzaileei eman beharreko zerbitzuaren baldintzak erabat txartzea eta bestetik osasungintzako profesionalek jasan behar izaten duten gehiegizko lan karga.
Zestoako lehen arreta baldintza egokietan kudeatzeko bi sendagile askotan motz gelditzen bada, sendagile bakarra izateak arreta erabat gainezka jartzen du eta barne antolaketa arazoek ezin dute arreta bere onera ekartzeko hainbeste denbora tardatu.
Beraz, osasun sailari Zestoako osasunerako lehen arretak herritarrek eta osasun langileek merezi duten baliabidez berehala horni dezan eskatzen diogu.