Albisteak

Zestoako Udalak era baikorrean baloratu du Iraeta eta Arroako tunelak birgaitzeko Eusko Trenbide Sareak lizitaziora atera duen eraikuntza proiektua

Zestoako Udalak baikor baloratu du Eusko Trenbide Sareak Iraeta eta Arroako tunelak birgaitzeko proiektua lizitaziora atera izana. Udalaren esanetan “Zumarragatik Zumaiara arteko bide berdea osatzeko falta diren 4 kilometroak Zestoako lurretan aurkitzen dira. Azken hilabeteetan erakunde ezberdinen artean hainbat bilera egin dira eta proiektu orokorra gauzatzeko ezinbestekoak diren urratsak ere poliki bada ere aurrera doazela dirudi”.

Udaletik jasotako adierazpenen aranera, “Zestoako Udalak, mugikortasun sailarekin lortutako akordioari esker, 2020an Arroabea eta bide berdearen arteko lotura egin zuen, 2022ko urtarrilean ETS eta Aldundiko mugikortasun sailak hitzarmena sinatu zuten eta hitzarmenaren arabera; Zestoa eta Narrondo auzoak lotzeko ireki eta egokitu beharreko tunelak Eusko Jaurlaritzak finantzatuko ditu eta ondoren bide berdea Foru Aldundiak egingo du.”

Azkenik, Udalak jakinarazi du, Arroabea eta Narrondo lotzeko lanak 2023an hastea espero dutela eta ETSk Iraetako bi tunelak, bata 80 eta bestea 530 metro luze, irekitzeko proiektua esleitu ondoren, tunelak egokitzeko lanak ere urte berean hastea aurreikusten dela.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide