Albisteak

Zestoako Udalak festa egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak jakitera eman ditu

Urtero bezala, aurten ere Udalak jaietako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketan parte hartzeko, beharrezkoa da Zestoan erroldatuta egotea. Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Epaimahaia Kultura, Jarduera Fisiko eta Kirola eta Jai Batzordeko kideek eta hark izendaturiko beste adituek osatuko dute. Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da, eta horrek argitaratzeko eskubidea izango du eta egileak ez diezaioke Udalari aparteko ordainik eska. Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.

Lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko da Udal Bulegoetan abuztuaren 11rako. Neurria: 21 x 21 cm-koa izango da eta kartelean jarri beharreko testua: Zestoa Amabirjinak 2023, Zestoa Herri Jaiak 2023 edo Zestoa Festak 2023. Irabazlearentzat saria 250 eurokoa izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide