Albisteak
Zestoako Udalak txakur jabeei elkarbizitza arauak errespetatzeko eskatu die
— 2024-08-07Zestoako Udalak, txakurrak dituzten herritarrentzako ohartarazpen bat argitaratu du. Zestoako Udalak animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza bat duela indarrean aipatu du eta bertan jasotakoa betetzea beharrezkoa dela nabarmendu du, denon elkarbizitza egokia bermatzeko.
Azkenaldian herrian arau horiek ez dira betetzen eta udalean herritarren kexa asko jasotzen ari direla jakinarazi du.
Hori kontuan izanda, honako arau hauek betetzea beharrezkoa dela gogorarazi nahi die txakurrak dituzten herritar guztiei:
· Herriko bide eta leku publikoetan eta eraikin kolektiboetako guztien erabilerarako zatietan, txakurrak kontrolpean eta uhal batez loturik eduki behar dira. Uhalak egokia izan behar du animaliaren ezaugarrietarako.
· Debekatua dago txakur-gorozkiak bide eta plaza publikoetan, haur parkeetan, lorategietan, zelaietan eta oro har, edozein lekutan uztea. Horregatik, txakurrekin doazen pertsonek gorozkiak jaso egin beharko dituzte.
· Txakur jabeek derrigorrez identifikatu eta erroldatu beharko dituzte beren txakurrak; txakurra jaio edo erosi den momentutik hilabeteko epean.
· Txakur arriskutsutzat hartzen diren txakurrak izateko, baimena beharrezkoa da eta udaletxean eskatu behar da. Muturrekoa eramatea ere derrigorrezkoa da.
· Galdutako txakur bat aurkituz gero edo larrialdiren bat izan ezkero, honako telefonora deitu behar da: 656 784 867 (udaltzainak).
Egin zaitez bazkide