Albisteak

Zestoako Udalak urtarrilaren 30ean hondakinen bilketan izandako inzidentzia argitu asmoz oharra kaleratu du

Hondakinak jasotzen dituzten langileek greba egin zuten atzo ostegunez eta ondorioz ez zen bilketarik izan. Herritar batzuk zabor poltsak atera egin zituzten ordea nahiz eta kuborik ez egon. Gaur, ostiral goizean, Mankomunidadea eta udal brigada zabor poltsak biltzen ari dira elkarlanean. Udaletik jakinarazi digutenez, goizean zehar, atzo ateratzerik izan ez zen ontzi arinak biltzeko edukiontzi probisional handi batzuk jarriko dira.

Jarraian, inzidentzia hau argitu asmoz, udalak kaleratutako bandoa

Hondakinak jasotzeko ardura eta eginkizuna Urola Erdiko Mankomunitatearena izanik, eta bertako langileak urtarrilaren 30erako deitua zegoen greba deialdiarekin bat egitea erabaki zuten arren, Zestoako Udalari erabaki horren berri eman ez zitzaionez, egun horretan hondakinak jasotzeko zerbitzua bertan behera geldituko zela herritarrei ez zitzaien jakinarazi; eta ondorioz, kuborik jarri ez bazen ere, herritar askok hondakinak kalean utzi zituzten.

Zestoako Udalak, Urola Erdiko Mankomunitateari bere kexa adierazi dio, egun horretako zerbitzua bertan behera geldituko zela ez jakinarazteagatik.

Bestalde, Zestoako Udalak, jakina den bezala, bilguneetan kuboak jarri arte ezin dela hondakinik utzi gogorarazi nahi du.

Dena dela, inzidentzia honek sorturiko eragozpenengatik Zestoako Udalak herritarrei barkamena eskatzen die.

Zestoa, 2020ko urtarrilak 31

– ALKATEAK –




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide