Zestoako Udaleko administrari laguntzaile postua betetzeko azterketa egiten ari dira 200 lagun inguru
Danbolin— 2021-03-17
Zestoako udaleko gizarte zerbitzuetako administrari laguntzaile lanpostua betetzeko oposizio-librearen lehen azterketa egiten ari dira 200 lagun inguru. Goizeko 10:00etan hasi da froga eta ordu eta erdiko denbora dute aukera anitzeko azterketa betetzeko.
Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora legealdi honetan eta gaurko azterketa izan da lehena. Hurrengoa etxez etxeko hiru lanpostu betetzeko azterketa izango da, datorren asteazkenean, martxoak 24, Alonderoko kultur aretoan. Gainerako zortzi postuak datozen legealdi honen barruan ateratzea aurreikusten du Udalak.
Hauek dira gainontzeko lanpostuak:
– Administraria (dedikazio osoan)
– Udaltzaina (dedikazio osoan)
– Ingurumen teknikaria (%65ko dedikazioan)
– Eginkizun anitzeko ofiziala (dedikazio osoan)
– Eginkizun anitzeko langilea (3 lanpostu dedikazio osoan)
– Garbitzailea (dedikazio osoan)