Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko Gizarte langile lanpostua betetzeko oposizio-librearen lehenengo azterketa egin dute gaur goizean 24 lagunek. Goizeko 09:30ean hasi da froga eta ordu eta laurdeneko denbora izan dute aukera anitzeko 50 galderako azterketa betetzeko.
Udalak joan den urteko uztailaren 17an egin zuen lanpostu hau betetzeko oposizio-librearen aurkezpena. Guztira, 44 pertsona aurkeztu ziren eta horietatik bi baztertuak zituzten. Datozen ariketen deialdiak Udaletxeko iragarki taulan eta Zestoako Udaleko web orrian iragarriko dira.