Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean jokatu ziren Zestoako XII. Gazteen Pilota Txapelketako finalerdiak Gurutzeaga frontoian. Benjamin, alebin eta infantil mailako bina partida jokatu ziren eta ondorengo pilotariek lortu zituzten finalerako txartelak: benjamin mailan, Peru Aldalurrek eta Eñaut Alberdik; alebin mailan, Enaitz Arrietak eta Xiker Eizagirrek, eta infantil mailan, Mikel Zabalak eta Euken Zubeltzuk. Finalak bihar, larunbata, jokatuko dira, goizeko 11:00etatik aurrera, frontoian.
Hemen atzoko finalerdietako emaitzak:
Benjamin mailan:
– Peru Aldalur 16 / Enaitz Larzabal 8
– Eñaut Alberdi 16 / Ekhi Uranga 3
Alebin mailan:
– Enaitz Arrieta 16 / Aitana Ulazia 4
– Xiker Eizagirre 16 / Xan Ibarguren 5
Infantil mailan:
– Mikel Zabala 18 / Oier Mayo 10
– Euken Zubeltzu 18 / Eneko Luluaga 10