Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren ekainaren 17an izango da Zestoako XXI. Ibilaldi Neurtua. Agiro mendi klubak antolatzen du urtero egitasmoa, Zestoako Udala eta Ekainberriren laguntzarekin. Bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea, 29 kilometrokoa (irteera 7:00etan) , eta motza, 19 kilometrokoa (irteera 8:00etan).
Antolatzaileek jakinarazi dute parte hartu nahi dutenek ekainaren 14a baino lehen eman beharko dutela izena www.herrikrosa.eus atarian, hamabost euro ordainduta. Webgunean izena emateko arazoak izanez gero, kiroldegian arreta zerbitzua izango da martxan, gaur, bihar eta etzi, arratsaldez.